domingo, 4 de marzo de 2012

ARGAZKI ZAHARREN BILKETA.



Zaldibarrekin eta zaldibartarrekin zerikusi dauzkaten argazki zaharren bilketarekin arduratu da herriko ILARGI argazki taldea hainbat urtetan. Argazkiak bildu ondoren, publikoki azaltzen ditu erakusketen bidez. Gaur egun gure artxiboak 1.000 argazkitik gora ditu.
Jarduera hauekin jarraitzeko asmoz, herritarren partehartzea eskatzen dugu berriz ere. Zaldibarrekin zerikusi duten argazki zaharrak behar ditugu. Argazkiak pertsona bakarrenak edo taldekoak izan daitezke, familiako argazkiak edo paisaienak (etxeak, kaleak,baserriak, mendiak...). Ez du axola argazkiak zerbait urratuak edo apurtuak badaude.
Mota hauetako argazkiak dituztenak eta gurekin kolaboratzeko prest daudenak, kontaktuan jarri ahal dira Rafa Iraetarekin (946827804), Delfín Zubizarretarekin (620312401) edo ILARGI taldeko beste edozeinekin.
Argazkiak scanneatu ondoren, jabeei itzuliko dizkiegu ahal den arinen.
Zuen parte hartzeagatik eskerrak aurretik emanez, adeitasunez.
ILARGI ARGAZKI TALDEA.

No hay comentarios: